Zortzigarren urtez, euskarazko diktaketa lehiaketa antolatu dute Euskal Kultur Erakundeak eta AEK-k PDF fitxategia Print E-posta
2013-05-24, ostirala

Euskal Kultur Erakundeak eta AEK-k, zortzigarren urtez, euskarazko diktaketa lehiaketa antolatu dute. "Hitzaditza, zuzen idaztea da giltza!" bihar (larunbata, maiatzak 25) bihar burutuko da, Baionako IUTko Gaztelu Berrian (San Andres plaza), 9:30etatik aurrera.

Adin eta ezagutza ezberdinetako euskaldunak elkartuko dira eta hiru sailetan banatuta egongo dira: euskara maila altua dutenak, euskara ikasten daudenak eta azkenik, 13 eta 17 urte arteko gazteak.

Sari ederrak eta giro bikaina ez dira faltako!

 
Iruñeko Gaztelu plaza AEKren euskaltegi bihurtu dugu! PDF fitxategia Print E-posta
2013-05-23, osteguna

Gaur goizean (maiatzak 23) Iruñean ekitaldi berezia burutu du AEK-k: Gaztelu plaza "euskaltegi bihurtu" du. AEKren euskaltegietan ikasten ari diren taldeak plazan elkartu dira eta irakasleek bertan eman dute eskola. Horretaz gain, ordu bateko doako euskara eskola eskaini diete hurbildu diren herritarrei, duela aste batzuk aurkeztu zen "Ordu bat doan. Clases de euskara gratuitas" dinamikaren barruan. Argazki gehiago AEK-ren flick-r kontuan.

Dagoeneko, horrelako 12 bat saio egin dira hainbat herritan eta 100dik gora lagunek parte hartu dute. Gainera, Iruñean proiektu berri bat sortu da eta Iruñerriko AEK 6 orduko ikastaro bat eskaintzen ari da, dohainik, asteartero.

Horrek erakusten du herritarrek gogoa izan badutela helduaroan euskara ikasteko, baina, bide horretan, beharrezkoa da Administrazioak, Nafarroako Gobernuak, bere erantzukizuna hartzea. Ezinbestekoa da helduen euskalduntzea aintzat hartzea eta normalizatzeko urratsak ematea. AEK-ko Artezkaritza kide Helios del Santok arduradun politikoei mezu zuzena luzatu nahi izan die: "Helduen euskalduntzeak planifikazioa, sustapena eta baliabideak behar ditu. Azken hauei dagokienez, hamarkada honen balantzea adierazgarria da, laguntzak erdira murriztu direlako eta egun hutsaren hurrengo bihurtu direlako". Gauzak horrela, AEK-k Nafarroako Gobernuari interpelazio zuzena egingo dio, datorren astean dinamika honetako saio bakoitzaren balizko fakturak Gobernuari igortzen hasiko baita.

Azkenik, Del Santok Udaletan aurreko hilabeteetan aurkeztutako mozioa hainbat herritan (Tafalla, Burlata, Baztan, Lizarra, Lekunberri, Sakanako hainbat herri, Zizur Txikia...) onartu dutela aipatu du;  “Udalez Udal helduen euskalduntzearen garrantzia jaso duen idazkia aurkezten aritu gara eta oso harro eta pozik gaude jaso dugun babesarik”. Azkenik, leku askotan mozioa aho batez onartu egin dela eta lekuak leku, alderdi guztiek (UPN, PSN, Geroa Bai, Aralar, Bildu, Ezkerra, PP eta independienteek) babestu egin dutela  azpimarratu du.

MOZIOA irakurtzeko egin klik gehiago irakurriren gainean.

Gehiago irakurri...
 
AEK-k hurrengo ikasturtean euskara ikasteko eskaintza berezia abian jarri du PDF fitxategia Print E-posta
2013-05-20, astelehena

2013/14 ikasturtean, euskara ikasten jarraitu edo euskara ikasten hasi nahi baduzue, aprobetxatu AEK-ren matrikulazio eskaintza berezia. Aurrematrikula ekainaren 21a baino lehen  dutenek honako abantaila hauek izango dituzte:

* %5eko deskontua 13-14 ikasturteko matrikularen prezioan

* Ordainketa malguagoa, epe bat gehituta ohiko ordainketa epeei

* Lehentasuna taldeak eratzeko orduan

Aurrematrikula eginez gero, ekarpen hau egin beharko dute ikasleek:

120€ (240 ordutik gorako ikastaroetan) edo 100€ (240 ordu-120 ordu bitarteko ikastaroetan)

Aurrematrikularen %100 itzuliko zaie izena ematen dutenei 2013ko irailaren 27a baino lehen jakinarazten badute. 2013ko irailaren 28tik aurrera, matrikula-itzulketen ohiko baldintzak aplikatuko dira.

Informazio gehiago erantsitako dokumentuan.

Izena emateko epea 2013ko ekainaren 21era arte!

Eman izena AEK-n! Ikasi eta landu euskara gure euskaltegietan!

Attachments:
Download this file (Aurrematrikula_A5.pdf)Aurrematrikula_A5.pdf[ ]5233 Kb
 
Tafallako AEK-ko irakasleei omenaldia PDF fitxategia Print E-posta
2013-05-19, igandea

Larunbatean (maiatzak 18) Tafallako AEK-ko irakasleak omendu zituen Udalak. Lagun hauek 40 urte baino gehiago daramatzate Tafallaldean euskara elkarri ematen: ez dakienari irakasten, dakienarekin erabiltzen...

Zorionak eta eskerrik asko, euskalakariok!

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

You need Flash player 6+ and JavaScript enabled to view this video.
Title: Korrika sestaon (0:00:39)


Zurekin ere nahi dugu

Udako eskaintza 2013

Korrika 18

Bisitariak

mod_vvisit_countermod_vvisit_countermod_vvisit_countermod_vvisit_countermod_vvisit_countermod_vvisit_countermod_vvisit_counter

Copyright-a © 2012 AEK. Isilpekotasun Politika – Lege oharra - Eskubide guztiak gordeta.

viagra sale for cialis online buy buy viagra