| e-uskaltegia. Zer da? |
|
|
|
|
AEKren on line eskaintza biltzen duen ataria da. Bi motatako ikastaroak topa daitezke bertan: metodologiari dagozkionak (Moodle ikastaroa, glotodidaktika ikastaroa…), eta hizkuntza lantzeko ikastaroak: euskalduntzearen 1. maila (B1), 2. maila (B2), 3. maila/EGA (C1) eta 4. maila (C2); idazkuntza lantegia, Euskaltzaindiaren arauak... Ikastaro guztiak Moodle software librea erabiliz osatu ditugu. AEK-k hizkuntzaren irakaskuntzari buruz duen ikuspegia gauzatzea da gure erronkarik nagusiena. Horregatik, batez ere tutore eta ikaslearen arteko harreman jarraitua bermatuko duten tresnak hartu ditugu kontuan. Horretaz gain, ikastaro guztietan ikasleen arteko elkarreragina bultzatzea izan da gure apusturik nagusiena. OTSAILEKO ESKAINTZA Euskara maila hobetzeko hobekuntza ikastaroa (3. maila/C1 gaindituta dutenentzat) eta HABEren 1, 2 eta 3. mailen azterketak prestatzeko ikastaroak. -Hasiera/amaiera datak: 2013 -02-04// 2013 -06-23 (100 orduko ikastaroak). Izena emateko epea: otsailaren 1era arte. Ikastaro hauek erabat on line izango dira, tutoreen artapen jarraia eta jarraipen pertsonalizatuarekin. Tutoretza saioak 15ean behin egingo dira (bideo eta audio konferentziaz) eta ordubeteko mintza-saioak astean behin. DATOZEN IKASTAROAK 1. eta 2. mailako azterketak prestatzeko ikastaroak: urriaren 10etik ekainaren 22ra (190 ordu). Prezioa: 602 euro. 3.mailako azterketa/ EGA prestatzeko ikastaroa: urriaren 3tik ekainaren 22ra. Prezioa: 602 euro. Euskalduntzeren 4. maila: urriaren 10etik ekainaren 7ra. Prezioa*: 180 orduko ikastaroa: 246 euro. Hamar tutoretza-saio ikasleko (zehatzagoa): norbanakoaren proiektua garatzeko: 256 euro (HABEk diruz lagundua). Guztira: 502 euro. HABEk diruz ez lagundutako tutoretza: 67 euro/ordua (gutxienez 3 tutoretza kontratatu behar dira; beraz 201euro) *Prezio eta eskaintza hau 4. mailan inoiz matrikulatuta egon ez direnei begirakoa da, ikastaro bietan eman behar dute izena nahiz eta proiektua bigarren urtean egin. Aurretik 4. mailan ibilitakoak balira, eskaintza eta prezioak kontsultatu. Izena emateko izen-abizenak, posta helbide elektronikoa eta telefono zenbakia bidali behar dira e-idazkaritza@aek.org helbide elektronikora edo 639 44 06 15 telefono zenbakira deitu (Jaione Barandiaran). Harremanetarako: |




















