Gure metodologia PDF fitxategia Print E-posta

AEKn egiten dugun gehiena euskara ikastearekin lotuta dago: ikastaroak, barnetegiak, mintzapraktika, autoikaskuntza... Guregana euskara ikasteko asmoz dator jende asko, eta asmo hori lortzen laguntzeko, badugu oinarri eta metodologia didaktiko bat:

Hizkuntza eta komunikazioa

Hasteko, AEKn uste dugu hizkuntza komunikaziorako tresna bat dela: pertsonen artean jardun eta bizitzeko tresna. Horren ondorioz, hizkuntza jakitea jende artean hizkuntza hori erabiltzeko gai izatea da. AEKn, beraz, gurekin ikasten duen pertsonak euskara bere bizitzako arlo eta une desberdinetan erabiltzen ikastea nahi dugu, eta horretan oinarritzen da gure metodologia.
Euskara erabiltzen ikasteko, euskara erabili egin behar dela uste dugu, eta gure eskoletan  zein ikastaroetan ardatza gauzak euskaraz egitea da: gauzak  euskaraz entzun, irakurri edo ikusi, gauzak euskaraz esan edo idatzi, gauzak eta pertsonak euskaraz entzun eta pertsonekin gauzei buruz euskaraz hitz egin.

Pertsonak

Pertsonekin eta pertsonen artean jardun behar dugu, eta horretan bi gauza ditugu oso argi.
Batetik, ikasteko behar dugun komunikazio horrek partaideen arteko giro egokia ezinbestekoa duela. Horretarako, ikaskideen artean zein irakaslearekin konfiantza eta elkarlana bilatzen ditugu lehenengo momentutik.
Bestetik, AEKn argi dugu pertsonak berak ikasten duela eta berak duela gogoa eta gaitasuna prozesu horretan aurrera egiteko, hortaz, ikaslea motibatzea eta bere ikas-prozesuaren jabe egiten laguntzea ezinbestekoak dira guretzat.

Euskara

AEKideok konpromiso berezia dugu euskararekin eta argi dugu helduen euskalduntzea gure hizkuntzari arnas berria emateko prozesuaren parte dela.
Hori guztia gure lanean islatzea nahi dugu eta, horregatik, beti saiatzen gara euskara ikasi nahi duen pertsona ez dadin gera  euskara erabiltzeko gaitasun hutsarekin. Hasteko, euskara eta bere mundua ezagutzea, maitatzea eta bere egitea nahi genuke, eta, batez ere, gauzak euskaraz egiteko gaitasun hori ikasgelaren eta eskola denboraren mugetatik harago eraman dezala, alegia, bere bizimodura eta euskaldunon artera.

Hizkuntza landu
Hizkuntzarekin gauzak egitea da ardatza AEKn, eta testuinguru horretan saiatzen gara hizkuntzaren mekanismo eta osagaiak ezagutzen eta lantzen: gramatika, hiztegia, diskurtsoa... Ahal denik eta praktikara lotuen, eta beti ere ahalik eta modu atseginenean.
Izan ere, AEKn, euskara ikastea euskara erabiltzen ikastea da, pertsonen arteko komunikazioan hizkuntza erabiliz. Horrek errazago eta praktikoago egiten du hizkuntzaren mekanismoak etengabe ezagutzea, lantzea, nork bere egitea eta menperatzea. Eta komunikazio horrek, gainera, pertsonak ezagutu eta haiekin esperientzia aberasgarriak aurkitzeko eta konpartitzeko aukera bihurtzen du  ikas-prozesua.

 

You need Flash player 6+ and JavaScript enabled to view this video.
Title: Barakaldo #korrika (0:01:37)


Zurekin ere nahi dugu

Udako eskaintza 2013

Korrika 18

Bisitariak

mod_vvisit_countermod_vvisit_countermod_vvisit_countermod_vvisit_countermod_vvisit_countermod_vvisit_countermod_vvisit_counter

Copyright-a © 2012 AEK. Isilpekotasun Politika – Lege oharra - Eskubide guztiak gordeta.

viagra sale for cialis online buy buy viagra