Herritarrek egiten dute, Gobernuak egin ez duen bitartean PDF fitxategia Print E-posta
Gaur goizean, Iruñean, hainbat lagunek Euskara ikasi nahi dugu, ez ito euskaltegiak kontzentrazioan parte hartu dute eta beste behin ere Nafarroako Gobernuak euskararen aurrean duen jarrera salatu dute.

Agerraldia Parlamentuaren aurrean egin da. Euskaltegien lana islatzen duten 116 argazki Erregistroan sartu dituzte eta Nafarroako Gobernuko Euskarabideari honako hau eskatu diote:

  • Helduen euskalduntzearen sustapena beharrezkoa dugu, herritar gehiago euskaltegietara erakartzeko plangintza.
  • Euskaltegien izaera estrategikoa aitortu eta haien lana aintzat hartzeko ekimena behar da.
  • Herri-ekimeneko euskaltegiekin elkarlana oso garrantzitsua da.
  • Euskaltegi horien baldintzak hobetu behar dira, azken hamarkadan diru-laguntzen bilakaera eten eta egoera hobe eta iraunkor batera pasatzeko urratsak ematea nahiko genuke.
  • Helduen euskalduntzearen gaineko planteamendu orokor bat antolatu behar da: eskaintzaren azterteketa, mapa, sustapena, irakasleen prestakuntza, ikas-materialak...
  • Herritarrek euskara ikasteagatik ordaindu behar ez izateko urratsak eman behar dira, beka-sistema ezarriz.
  • Azkenik, Euskarabideak, Administrazioaren izenean, lidergoa erakutsi behar du. Euskara prestigiatzeko eta arlo guztietan bere tokia izan dezan lan egin, euskara baztertzen duen politika oro gelditu eta hizkuntza-politika berri baterako oinarriak jarri.


Gauzak horrela, Gobernuak euskaltegiak itotzen dituen bitartean, euskaltegiok itxaropen guztia herritarren dugu; euskara ikasi eta euskaraz bizitzeko ahaleginak egiten dituzten 1300 ikasle horiengan, alegia. Euskaltegietako talde guztien argazkiak eta ikasle horien esperientziak eta bizipenak BLOG HONETAN jaso ditugu.
 

You need Flash player 6+ and JavaScript enabled to view this video.
Title: Korrika Elorrion (0:01:01)


Zurekin ere nahi dugu

Udako eskaintza 2013

Korrika 18

Bisitariak

mod_vvisit_countermod_vvisit_countermod_vvisit_countermod_vvisit_countermod_vvisit_countermod_vvisit_countermod_vvisit_counter

Copyright-a © 2012 AEK. Isilpekotasun Politika – Lege oharra - Eskubide guztiak gordeta.

viagra sale for cialis online buy buy viagra