| Eskolak euskaltegian |
|
|
|
|
Duela 40 urtetik gora eratu ziren lehenengo Gau Eskoletatik gatoz zuzenean. Hortaz, historia eta esperientzia luzea dugu eta denbora horretan guztian beti ibili gara aurrera begira, ikasteko bide eraginkor eta berrien bila, metodologia eta materialetan behin eta berriro ideia eta aukera berriak uztartzen. Urritik ekainera euskara ikasteko makina bat aukera eskaintzen dizkizugu, Euskal Herri osoko 100 euskaltegi baino gehiagotan: euskara maila guztiak, titulu homologatuak lortzeko ikastaroak, taldeentzako ikastaro bereziak, autoikaskuntza... hainbat ordutegi izango dituzu aukeran, goizez zein arratsaldez, asteko egun guztietan eta, gainera, matrikulatzeagatik soilik, doan jasoko duzu AIZU! aldizkaria. AEKren euskaltegietan, beraz, erraz aurkituko dituzu euskara ikasteko behar dituzun ordutegia, giroa, metodologia eta laguntza. Hurbil eta eskura. |



















