Udako eskaintza prest euskara eguzkitara ateratzeko PDF fitxategia Print E-posta

Hainbat aukera eskaintzen dizkizugu uztailean, abuztuan edota irailean, gure euskaltegi eta barnetegietan euskara ikasi eta praktikatzeko. Ikasturtean zehar, ohikoa da euskaltegira edo negu barnetegira joatea, edo mintzalagun talderen batean ibiltzea, baina udan aukera zabaldu egiten da, "euskara eguzkitara ateratzeko"·

Barnetegiek egun osoan euskaraz bizitzeko aukera paregabea ematen dutela aprobetxatuz, barnetegi mota ezberdinak antolatu ditu AEK-k Ipar zein Hego Euskal Herrian: Euskalduntze barnetegiak, titulu eta maila ofizialak egiaztatzeko prestatzekoak, familientzako barnetegiak, ibiltariak, mendikoa, xiberera ikastekoa eta ikasturte honetan berrikuntza moduan: AEK-k eta Bertsozale Elkarteak elkarlanean antolatutako bertsolaritza barnetegia!

Bertsoaren bitartez euskara ikasi eta praktikatzeko aukera izango dute barnetegi honetan izena ematen duten euskalakariek. Ainhoa Aranburu, Xabi Paya, Onintza Enbeita eta Esti Alberdi bertsolariekin, abuztuaren lehenengo astean bertsoa ulertzen eta bertsoaz gozatzen ikasiko dute, sekretu guztiak deskubritu, eta bertsolariak ezagutuko dituzte.

Hona hemen barnetegiei buruzko informazio osatua:

Hego Euskal Herrian

Euskalduntze barnetegia (A2-B1-B2-C1) ARANTZA eta FORUAn (iraila). 14 egun (90 ordu). 486€
Uztailaren 2tik 15era (Ekainak 21)
Uztailaren 16tik 29ra (Uztailak 5)
Uztailaren 30etik abuztuaren 12ra (Uztailak 19)
Abuztuaren 13tik 26ra (Abuztuak 2)
Abuztuaren 27tik irailaren 9ra (Abuztuak 16)
Irailaren 3tik 16ra (Abuztuak 23)

EGA/C1 maila egiaztatzeko azterketa prestatzeko barnetegia
FORUAn. 14 egun (90 ordu). 486€
Abuztuaren 13tik 26ra (Abuztuak 2)

B1 eta B2 mailak egiaztatzeko azterketa prestatzeko barnetegia FORUAn. 7 egun (45 ordu). 243€
Abuztuaren 27tik irailaren 2ra (Abuztuak 16)
Irailaren 3tik 9ra (Abuztuak 23)

Bertsolaritza barnetegia
FORUAn. 7 egun (42 ordu). 295 €
Abuztuaren 1etik 7ra (Uztailak 20). INFORMAZIO GEHIAGO HEMEN.
Irakasleak: Ainhoa Aranburu, Xabi Paya, Onintza Enbeita, Esti Alberdi.
Izena emateko: praktikatu@aek.org /902 36 22 94

Familia barnetegia. ADUNA / FORUA /ZUGARRAMURDI (B1-B2-C1). 12 egun (80 ordu).Helduak: 462 €. Haurrak: 274 €
Uztailaren 2tik 13ra (Ekainak 21) Aduna – Forua - Zugarramurdi
Uztailaren 30etik abuztuaren 10era (Uztailak 19)Aduna - Forua
Abuztuaren 6tik 17ra (Uztailak 26) Zugarramurdi

Barnetegi ibiltaria, oinez. Euskal Herrian zehar. 16 egun. 473 €
Ekainaren 30etik uztailaren 15era (Ekainak 21) INFORMAZIO GEHIAGO HEMEN.

Barnetegi ibiltaria, bizikletaz.
Euskal Herrian zehar. 16 egun. 473 €
Abuztuaren 4tik 19ra (Uztailak 26) INFORMAZIO GEHIAGO HEMEN.

DESKONTUAK (Hego Euskal Herrian)
AEK-ko ikasleei % 5 (ikasturtean zehar 119 ordutik gorako ikastaroa egin dutenei)
2 barnetegi egiteagatik % 10
3 barnetegi egiteagatik % 15
3 seme-alabekin, haur guztien matrikularen % 10
Aplikatutako deskontuak osotara ez dira % 15 baino gehiago izango


Ipar Euskal Herrian

Euskalduntze barnetegia
UREPELEn. MAILA GUZTIAK.12 egun (70 ordu)*AEK-ko kartadunentzat: 590 € / langabetuentzat: 500 € AEK-ko kide izateko, 22 €
Uztailaren 9tik 22ra (Ekainak 29)
Uztailaren 30etik agorrilaren 10era (Uztailak 27)

Xiberera ikasteko barnetegia MENDIKOTAn. 8 egun (35 ordu)*AEK-ko kartadunentzat: 295 € / langabetuentzat: 250 € AEK-ko kide izateko, 22 €
Uztailaren 30etik agorrilaren 6ra (Uztailak 20)

Barnetegi kalakaria mendian** (mintza praktika) IRATI (B1 mailatik goiti). 8 egun (15 ordu).*AEK-ko kartadunentzat: 450 € AEK-ko kide izateko 22 €
Uztailaren 21etik 28ra (Uztailak 1)

*AEK-ko kartadunentzat. Besteek 22 € gehitu beharko dute (urtean behin) AEK-ko kide izateko.
** Guttienez 12 kide beharko dira taldea osatzeko. Gehienez 20 partaide izan daitezke.




IZENA EMAN AEKren BARNETEGIETAN: 902 36 22 94 eta udabarnetegiak@aek.org


Bestetik, ohi bezala, etxetik hurbil euskara ikasteko eta maila ofizialak lortzeko ikastaro trinkoak eskainiko ditu AEK-k bere euskaltegietan. Galdetu prezio eta ordutegiak hurbilen daukazun euskaltegian.

Euskaltegira hurbiltzerik ez edota opor lekutik aritu nahi dutenentzat 2., 3. eta 4. maila on-line egiteko aukera ere izango da AEKn. 2. eta 3. mailako ikastaroen iraupena 100 ordukoa izango da (uztailaren 2tik irailaren 29ra) eta prezioa 327 eurokoa. 4. mailakoa, ordea, irailean izango da (40 ordu).


Bestalde, euskara irakasle izateko Glotodidaktika ikastaroa konbinatua (on-line eta aurrez aurreko bost saio) eskainiko da irailan eta urrian.


Informazio gehiago eta izen-emateak: e-idazkaritza@aek.org

Udan atera euskara eguzkitara, euskalakari!


 

You need Flash player 6+ and JavaScript enabled to view this video.
Title: Korrikalari, suhiltzaile, danok euskararen alde! (0:00:58)


Zurekin ere nahi dugu

Udako eskaintza 2013

Korrika 18

Bisitariak

mod_vvisit_countermod_vvisit_countermod_vvisit_countermod_vvisit_countermod_vvisit_countermod_vvisit_countermod_vvisit_counter

Copyright-a © 2012 AEK. Isilpekotasun Politika – Lege oharra - Eskubide guztiak gordeta.

viagra sale for cialis online buy buy viagra