Eskolak goizean ematen dira eta arratsaldean hainbat jarduera eta tailer egiten dira; euskara ikasteaz gain, gustuko beste a...
Euskaltegira hurbiltzerik ez edota opor lekutik aritu nahi dutenentzat on line ikastaroak egiteko aukera ere izango da AEKn.
M...
Udan euskara ikasteko eta hobetzeko modurik politena. Barnetegian denetarako astia izango duzu: eskolarako, txangoetarako, ek...
Guraso eta seme-alaben artean euskaraz aritzeko ohitura sendotzeko. Begirale-hezitzaile prestuek seme-alabak zainduko dituzte...
Mintzapraktika egin bitartean Euskal Herriko lekurik ederrenak ezagutzeko. Herriz herri euskaraz ibili eta tokian tokiko eusk...
Etxetik hurbil euskara ikasteko eta maila ofizialak lortzeko ikastaro trinkoak eskainiko ditu AEK-k bere euskaltegietan. Gal...
|
2013-05-13, astelehena |
|
AEK-k duela aste pare bat abian jarri zuen ordu bateko euskara eskolak doan eta herritar guztiontzat irekiak eskaintzearen dinamika. Dagoeneko 8 bat saio arrakastatsu egin dira, azkena asteburuan; Erronkarin, “Pirinio bizi baten alde” egunean bertan.
Egunotan, hainbat hitzordu egongo dira: bihar, asteartea (hilak 14) Garesen (eskolako jantokian); asteazkenean Agoitzen; larunbatean Iruñeko Sanduzelai auzoan eta Tafallan; eta igandean, Iruñeko Antoniutti parkean (Sortzen-Ikasbatuaz-ek antolatutako bestaren egitarauaren barruan).
Horrez gain, bihar bertan ekimen honen barruan sortu den proiektu berria jarriko da martxan Iruñean: oinarrizko komunikazioa lantzeko 6 orduko ikastaroa eskainiko da Iruñean. 6 saio izanen dira, asteartero, ekainaren 18ra arte. Lehen saioa, Iruñeko O Birjina plazan -Errekoletak kalea- egingo da. (Eguraldiak laguntzen ez badu, Iruñezar AEK euskaltegian bertan izanen da).
Azkenik aipatzea maiatzaren 23an Iruñean ekitaldi berezia burutuko dela. Goizeko 10:30etik 11:30era Gaztelu Plaza “euskaltegi” bihurtuko dugu; AEK-ko euskaltegietan ikasturtea egiten ari diren talde guztiak aritzeaz gain, “ordu bateko euskara eskola” eskainiko da prest dagoen herritar orori.

Orain arte bezala, saio hauetan guztietan AEK-k Administrazioari, Nafarroako Gobernuari, hain zuzen ere, interpelazio zuzena egingo dio, helduen euskalduntzea aintzat hartzeko eta bere erantzunkizuna har dezan. Horrela, helduen euskalduntzearen ordu bateko eskolaren kostea kontuan hartuta, saio bakoitzaren balizko faktura Nafarroako Gobernuari igorriko dio. |
|
2013-05-06, astelehena |
|
Lehiaketan parte hartzea oso erreza da: euskarazko txiste edo pasadizoak, euskara batuan edota euskalkian, bidali behar dira maiatzaren 22a baino lehen euskaltegira (e-postaz: goierri@aek.org edo posta arruntez: Nafarroa Beherea 1 (Ordizia)// Urbialde behea 7 (Beasain)
Goiztiri AEK-ko ikasleek osatuko dute epaimahaia eta eurek erabakiko dituzte irabazleak. Sariak, berriz, hauexek izango dira:
1. saria: 5 lagunentzako afaria Ataungo Urbitarte sagardotegian
2. saria: afaria, gaueko egonaldia eta gosaria Zeraingo Oiharten.
3. saria: tablet gailua.
Animatu eta bidali zure txisteak, euskalakari! |
|
2013-05-06, astelehena |
|
AIZU!-ko lagunak Oihane Perea bertsolariarekin mintzatu dira, maiatzeko alean. Arabako txapelduna da bertsotan, berak irabazi baitu Arabako Bertsolari Txapelketa 2013. Umetan hasi zen bera ere bertsotan, ikastolan, baina 12 urterekin Enbeita familiak bertsolari moduan “adoptatu” zuen. Egun, txapelduna ez ezik, bertso irakaslea ere bada.
Bestalde, AEKren udako eskaintza oparoa ere izan dute hizpide. Maila guztietarako barnetegiak, eta jite ezberdinetakoak, izango dituzte aukeran interesdunek: euskalduntze barnetegia, familia barnetegia, barnetegi ibiltaria, zuberera ikastekoa, titulu ofizialak eskuratzeko azterketak prestatzekoa...
Erreportaje hauek ere irakur daitezke:
-Aitarik gabeko sorkuntza
-Iraganaren iturri zaharra
-Harria ikusgai
Ika-mika atalean, Intxixu AEK euskaltegiko ikasleek escrache delakoari buruz eman dute iritzia.
Musika, kultura, literatura... albisteak, komikiak, denborapasak eta gehiago AIZU! aldizkarian.
Aldizkaria etxean jaso nahi baduzu, harpidetza egin dezakezu. Horretarako idatzi e-posta juanma-e@aek.org helbide elektronikora edo deitu 607 532 846 telefono zenbakira. Izan zaitez harpidedun!
|
|
|
2013-04-23, asteartea |
|
Berezkoa dugun hizkuntza doan ikasi ahal izateko eskubidea aldarrikatzeko AEK-k kanpaina iraunkor abian jarri du Nafarroa osoan: ordu bateko euskara eskolak eskainiko ditu, doan, herritar guztiontzat irekiak.
Ekimen honek beste helburu bat izango du: AEK-k Administrazioari, Nafarroako Gobernuari, hain zuzen ere, interpelazio zuzena egin nahi dio, helduen euskalduntzea aintzat hartzeko eta bere erantzunkizuna har dezan. Horrela, helduen euskalduntzearen ordu bateko eskolaren kostea kontuan hartuta, saio bakoitzaren balizko faktura Nafarroako Gobernuari igorriko zaio.
Dinamika gaur (apirilak 24) aurkeztu den arren, lehen saioa igandean egin zen Villatuertan, Sortzen Ikasbatuak elkartearen bestaren egitarauaren barruan. Bigarrena, prentsa agerraldia gauzatu bitartean egin da, gaur, Iruñazar euskaltegira hurbildu diren zortzi herritarrekin. Hemendik aurrera, Nafarroako herri askotan halako saio asko izanen dira (Tutera, Kastejon, Sartaguda, Lodosa, Tirapu, Tafalla, Lekunberri, Sakana, Lizarra, Berriozar, Noain, Iruñeko hainbat auzotan, Agoitz, Erronkari, Baztan eta abar luze bat) propio antolatuak. Askotan euskaltegi zein gau eskoletan eginen dira, beste batzuetan espazio publikoetan eta bestela, prest dagoen talde edo kolektiboren egoitzetan (eskolak, elkarte edo bulegoak).
Hurrengo hitzorduak:
- Larunbatean, Garesen. Bertako euskal jaiaren barruan beste pare bate eginen dira.
- Apirilaren 29an, astelehenean, Iruñean. San Jose Plazan, bina saio: “hasiberrientzat” eta “komunikatzeko gai direnei” bi ordutegitan: eguerdiko 12etan eta arratsaldeko 7etan.
Oharra: Eskolak mailaren arabera egongo dira antolatuta: batetik, euskara ezagutzen ez dutenei begirako eskola bat eskainiko zaie, oinarrizko gauzak komunikatzen hasteko.
Dagoeneko euskaraz komunikatzeko gai direnentzako eskola ere prest dugu.
|
|
|
|
|
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>
|
You need Flash player 6+ and JavaScript enabled to view this video.
Title: Korrika sestaon (0:00:39)
Udako eskaintza 2013

Korrika 18

|