|
Hortxe-hortxe izaten duzun ditxosozko aditz hori gogora ekartzeko momentua da, hanka sartzeko beldurrez esan gabe geratzen zaren hitz hori botatzekoa. AEK-k aukera ezberdinak eskaintzen dizkizugu uztailean, abuztuan edota irailean, gure euskaltegi eta barnetegietan euskara ikasi eta praktikatzeko:
Ikastaro trinkoak
Etxetik hurbil euskara ikasteko eta maila ofizialak, 3. maila/EGA barne, lortzeko. Ikastaro batzuek diru-laguntzak jasotzen dituzte. Galdetu prezio eta ordutegiak hurbilen daukazun euskaltegian.
Euskalduntze barnetegiak
Udan euskara ikasteko eta hobetzeko modurik politena. Barnetegian denetarako astia izango duzu: eskolarako, txangoetarako, ekintzetarako, lagun berriak egiteko eta, azken batean, egun osoan euskaraz bizitzeko.
Familientzako barnetegiak
Guraso eta seme-alaben artean euskaraz aritzeko ohitura sendotzeko. Aparteko oporraldia haur eta gurasoentzat.
Jarduera barnetegiak
Sukaldaritza, bertsolaritza, antzerkigintza, dantza, pilota, abentura kirola… Gustuko gauzak egin bitartean euskara praktikatzeko.
Barnetegi ibiltariak
Mintzapraktika egin bitartean Euskal Herriko lekurik ederrenak ezagutzeko. Herriz herri euskaraz ibili eta tokian tokiko euskalkiak eta ohiturak ezagutzeko, bizikletaz edo oinez.
Xiberera ikastaroa
Zuberoako euskalkia ikasteko ikastaroa.
IZENA EMAN!!! ...902 36 22 94
AEKren barnetegien eskaintza HEGO EUSKAL HERRIAN
Euskalduntze barnetegiak (1B, 2. eta 3. mailak)
14 egun. 90 ordu
Datak:
- uztailaren 5etik 18ra (ekainak 24)
- uztailaren 19tik abuztuaren 1era (uztailak 8)
- abuztuaren 2tik 15era (uztailak 22)
- abuztuaren 16tik 29ra (abuztuak 5)
- abuztuaren 30etik irailaren12ra (abuztuak 19)
Lekua: Arantza (Nafarroa), Forua (Bizkaia)
Prezioa : 462 €
3. maila/EGA azterketa prestatzeko barnetegia
14 egun. 90 ordu
Datak: abuztuaren 16tik 29ra (abuztuak 5)
Lekua: Forua (Bizkaia)
Prezioa: 462 €
Jarduera barnetegiak (sakontzea, sukaldaritza, bertsolaritza, antzerkigintza, abentura kirola)
14 egun. 90 ordu
Datak: abuztuaren 2tik 15era (uztailak 22)
Lekua: Forua (Bizkaia)
Prezioa: 533 €
Familientzako barnetegia (1B, 2. eta 3. mailak)
14 egun. 90 ordu
Datak:
- uztailaren 5etik 18ra (ekainak 24)
- abuztuaren 2tik 15era (uztailak 22)
Lekua: Aduna (Gipuzkoa) (1B), Forua (Bizkaia) (2, 3), Zugarramurdi (Nafarroa) (2,3)
Prezioa: 495 € helduentzat. 299 € haurrentzat.
Barnetegi ibiltaria, bizikletaz
16 egun
Datak: uztailaren 17tik abuztuaren 1era (uztailak 8)
Lekua: Euskal Herrian zehar
Prezioa: 450 €
Barnetegi ibiltaria, oinez
16 egun
Datak: uztailaren 3tik 18ra (ekainak 24)
Lekua: Euskal Herrian zehar
Prezioa: 450 €
AEKren barnetegien eskaintza IPAR EUSKAL HERRIAN
Euskalduntze barnetegia (hasiera, 1A, 1B eta 2. mailak)
12 egun. 70 ordu
Datak:
- uztailaren 5etik 16ra (ekainak 18)
- agorrilaren 3tik 13ra (uztailak 17)
Lekua: Urepele (Nafarroa Beherea)
Prezioa: 530 € AEK-ko kartadunentzat. 450 € langabetuentzat.
Xiberera ikasteko barnetegia
6 egun. 35 ordu
Datak: agorrilaren 2tik 7ra (uztailak 16)
Lekua: Zuberoa
Prezioa: 265 € AEK-ko kartadunentzat. 225 € langabetuentzat.
Barnetegi ibiltaria, oinez (1A bukaera, 1B, 2. mailak)
6 egun. 20 ordu
Datak: uztailaren 19tik 24ra (ekainak 25)
Lekua: GR 10 ibilbidea (Pirinioak)
Prezioa: 410 € AEK-ko kartadunentzat.
Euskara eskolak / sukaldaritza / dantzak / pilota (1A eta 1B mailak)
5 egun. 20 ordu
Datak: agorrilaren 2tik 6ra (uztailak 16)
Lekua: Miarritze (Lapurdi)
Prezioa: sukaldaritza 295 €, dantza edo pilota 250 € AEK-ko kartadunentzat
OHARRAK:
Parentesi barruan, izena emateko azken eguna
Prezio barruan sartzen dira eskolak, egonaldia eta otorduak
Hegoaldean, barnetegi bat baino gehiago eginez gero, beherapenak daude
AEK-ko kartaduna izateko 40 € ordaintzen dira Miarritzen AEK-k ez du barnetegia eskaintzen, baina nahi izanez gero aukera dago bertan geratzeko
Normal 0 21 false false false MicrosoftInternetExplorer4
Euskalduntze barnetegiak (1B, 2. eta 3. mailak)
14 egun. 90 ordu
Datak:
- uztailaren 5etik 18ra (ekainak 24)
- uztailaren 19tik abuztuaren 1era (uztailak 8)
- abuztuaren 2tik 15era (uztailak 22)
- abuztuaren 16tik 29ra (abuztuak 5)
- abuztuaren 30etik irailaren12ra (abuztuak 19)
Lekua: Arantza (Nafarroa), Forua (Bizkaia)
Prezioa : 462 €
|